XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogora ezazu:

Orain ikusi dugun 3. kapitulua.

Ihazko ikastaroko funtzio bikoiti, simetria eta definizio-barrutien kontzeptuak.

HELBURUA

Funtzioaren ikasketaren bidez, bere adierazpidea azkar egitea.

Aurreko ikastaro bietan, funtzio batzuk adierazi dituzu.

Gogora dezagun, laburki, funtzio exponentzial, logaritmiko eta zirkularrak adieraztean, azkeneko ikagtaroan jarriatu genuen prozedura.

Honetarako, () balio-bikoteekin taula bat egiten zenuen, non bikote bakoitzak y = f(x) funtzioaren grafikoa pasatzen deneko puntu bat adierazten bait zuen.

Generalaan, moduan idazten dugun funtzio bat ematen badigute, () balio-bikote bakoitzari puntu bat egokituko diogu () koordenatu-sisteman () erreferentziazko sistema batekiko (1.Irudia).

Dakigunez, korrespondentzia hau bijekzio bat da, eta, sinpleki, expresioaren bidez adieraziko dugu.

bikote-multzoari () planoko puntuen beste multzo bat dagokio non puntu hauek lerro zuzen bat osatzen bait dute, hots, funtzioaren grafikoa.

1.Irudia.

Kapitulu honetan, aurreko ikasgaian funtzioari buruz egindako ikasketetaz baliatuz, ezagutzen dituzuen funtzioen eta beste berri batzuen adierazpide zehatzago bat egin behar dugu.

Funtzioen ikasketa eta adierazpide grafikoa egiteko prozedura ordenatu bat iradokitzen dugu, gure ustez, ikasleentzat laburrena (ez du esan nani bakarra denik. Gainera, funtzio bakoitzak ikasketa berezi bat behar duela konturatuko zara).

Adierazpide grafikoarekin hasi aurretik, funtzio baten simetriak eta asintotak ikusiko ditugu.